NAFARROA BAIREN ADIERAZPENA MAIATZAREN LEHENENGOAREN INGURUAN
(2008/Apirila/30)
   
 

  1. Nafarroa Bai maiatzaren lehenengoa dela eta antolatu diren ekimenetara gehitzen da, eta hiritar guztiak animatu nahi ditu erreibindikazio eta ospakizun izaera duen egun honetan parte har dezaten.

 



  1. Nafarroa Baik deialdi bat egiten du beti, baina ezegonkortasun ekonomikoko garai hauetan bereziki, langileen eskubideak defenda daitezen. Era honetan, soldata duinak eta lan baldintza onak bermatu behar dira, eta prekarietatea urruntzeko formulak bilatzea ezinbestekoa da.

 



  1. Nafarroa Baik instituzio eta enpresei eskatzen die behar diren formulak erabiltzeko gure langileek bizi dituzten siniestralitade maila altuak ekiditeko, justifika ezina baita gaur egungo gizarte garatuan laneko segurtasuna behar den moduan bermatua ez egotea.

 



  1. Nafarroa Baik botere publikoei eskatzen die neurri aurrerakoien bidez desazelerazio ekonomikoari aurre egitea, justizia soziala indartzea, gaitasun ekonomiko txikiagoa dutenei laguntzea, eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzea.