NAFARROA BAIk LEGUTIOKO ATENTATUA GAITZESTEN DU
(2008/Maiatza/14)
   
 

 


NAFARROA BAIk pasa den goizaldean Juan Manuel Piñuel Villalón guardia zibilaren erailketa eragin duen Legutioko kuartelaren kontrako atentatua gogotik gaitzesten du.


 


Hildakoaren senideei eta atentatu honetan zauritutako beste lau agenteei elkartasunik zintzoena adieraztearekin batera, NAFARROA BAIk beste behin adierazi nahi du ETAren kontrako bere jarrera irmoa. NAFARROA BAIk gogora ekarri nahi du jendartea behin eta berriz ETAren kontra agertu dela,  eskatuz behin betiko indarkeria bertan behera utz dezan, baldintzarik gabe. Jendartearen exijentzia hori, bere egiten du erabat koalizio honek.


 


NAFARROA BAIren aburuz, jendarteak aurrera egin behar badu, giza eskubideen eta balore demokratikoen errespetuaren bidetik izanen da, eta hain zuzen, eragile politikoei dagokie hori bera egitea, berandu baino lehen, bakea errealitate bat bilaka dadin.