NAFARROA BAIK GETXOKO ATENTATUA GAITZESTEN DU
(2008/Maiatza/19)
   
 

Nafarroa Baik pasa den gauean Getxoko El Abra Itsas Klubaren aurka ETAk egin duen atentatua gaitzesten du, eta kaltetuei bere elkartasuna adierazten die.


 


Nafarroa Baik uste du, basakeria eta mehatxuaren aurrean, hitza eta debatearen bidea dela normalizazioan eta bakean bizi den gizartea lortzeko modu bakarra. Era honetan koalizio honek beste behin eskatzen dio ETAri armak erabiltzeari behin betiko uzteko.


 


Nafarroa Baik desiratzen du gure gizarteak lehenbailehen bakean bizi ahal izatea. Zentzu honetan ETAri exijitzen dio behin eta berriz indarkeriaren kontra azaldu den gizartearen ahotsa entzuteko.