NaBaik 2000 milioi euro inguru batzen dituzten zuzenketak egin dizkio Nafarroa 2012 Planari
(2008/Maiatza/21)
   
 

Euren esanetan, “Nafarroako gobernuak eta PSNk hitzartutako planak diagnosi gabekoa da eta ez du inolako ikuspegi sozialik. Berriz ere UPNk berera ekarri du PSN”.


Asteon eztabaidatuko dira Planari egindako zuzenketak. Ostiraleko osoko bilkuran, ziurrenik. Hala ere, Zabaletaren iritziz, “plana itxita dagoenez, eta maiatzaren 27an aurkezteko asmo duenez gobernuak, gure zuzenketak ez dira kontuan izanen”. Horregatik, Nafarroa Bairen bozeramaileak kritikatu egin du “ostiralean gaiaz egitekoa den eztabaida, erabat antzua izango delako. Parlamentu honen ordezkaritza politikoari zaion gutxiespena agerian uzten du horrek”. Zabaletaren irudiko, “planari garapen sozialaren aurreikuspena falta zaio, bai eta kultura eta hezkuntza publikoa arloetan ere; gainera Nafarroako lurralde orekaren auziari ez dio erantzuten planak. Lotsagarria da aurreko planetan jasota bazetozen hainbat programa bere horretan jasotzea berriz ere, hala nola, Pirinioetako Plana”.


Nafarroa Baik nabarmendu du Planak jada amaituta beharko luketen lanak ere jasotzen dituela eta lehenago aurkeztu izan dituzten beste hainbat egitasmo; beraz, berritasun gutxi jasotzen ditu planak eta “gobernuaren inprobisazioaren beste adibide bat baino ez da”.


Nafarroa Bairen zuzenketak


Koalizio abertzaleak aurkeztu dituen zuzenketak Bardeetako erakundeen garapena eta landaguneen garapenerako neurriak jasotzen dituzten, besteak beste. Lan Publikoen atalari dagokionez, bigarren mailako errepideen egokitzapena egiteko plana ere aurkeztu du NaBaik, bai eta Iruñerrian tranbia jartzeko egitasmoa ere. Hezkuntza arloan 0-3 urte bitarteko Hezkuntza zikloa unibertsalizatzeko asmoa adierazi du NaBaik. Etxebizitza arloan, Iruñeko Alde Zahalarreko etxebizitzak berritzeko inbertsioak ere jasotzen ditu NaBaik Planari egindako zuzenketen artean.