Era horretan, higiezin banaezin eta izaera amankomuneko izendapena har dezan. IUk Bardeetako tiro poligonoaren inguruan aurkeztutako ekimenari zuzenketa aurkeztu dio NaBaik.
Bihar eztabaidatuko da Lehendakaritza, Justizia eta Barne Batzordean: "Nafarroako parlamentuak Nafarroako gobernuari eskatzen dio izenda dadila bera Bardeetako jabe, higiezin banaezin eta izaera komuneko izan dadin, Nafarroako 6/1990 legeak jasotzen duen eran. Hori guztia historian zehar 22 erakunderi emandako erabilera, hartze eta gozamen eskubideen kaltetan joan barik.
Patxi Zabaletak aurkeztutako mozioan jasotzen denez, Bardeak estatuaren esku dauden Nafarroako mendi legez hartu izan dira. Zabaletak gogorarazi du Nafarroako Foru Legearen laugarren xedapen iragankorrak aurreikusi zuela Nafarroaren eta estatuaren arteko hitzarmen baten bidezko mendi horien esku-aldatzea. Aipatutako xedapenean ez da mendi zehatzik aipatzen. Hala ere, Aezkoa mendia Estatu lege baten bidez eman zen.
Nafarroa Bairen mozioak, aldi berean, eskatu egiten dio Nafarroako parlamentuari exijitzeko gobernuari Bardeetako titularitatean aldaketa egitea eta jaso dezala Bardeetako Mankomunitatean batzen diren 22 erakundeak izan daitezela inguru horren erabilera eta gozatzea izango dutenak.
Azkenik, Nafarroako gobernuari proposatu dio Bardeen jabe legez Nafarroako Erkidegoa sar dezala jabegoaren erroldan, beti ere 22 erakunde horien kaltetan joan barik. |