Nafarroa Baik mozioa aurkeztu du, Lizarraldea gurutzatzen duen goi-tentsioko linearen aurkako jarrera har dezan Parlamentuak
(2008/Maiatza/28)
   
 

Jimenezek ohartarazi duenez, “goi-tentsioko linea horrekin Castejongo zentral termikoetan sortzen den argindarra eraman nahi da, baina linea horrek Nafarroako 40 udalerri baino gehiago zeharkatuko ditu, eta horietako gehienak Lizarrako Merindadean daude. Era berean, interes bereziko lau gune eta bost erreserba natural zeharkatzen ditu”.


Hari horretara, Nafarroa Baiko parlamentariak adierazi duenez, “goi-tentsioko lineak lurraldearen okupazioaz gainera, ingurumenean kalte handia eragingo du, eta zeharkatzen dituen udalerriei euren garapen sozio-ekonomikoa oztopatuko du”.


Amaitzeko, Txentxo Jimenezek azaldu du mozioa aurkeztearen zergatia. “Nafarroa Baik kontuan izan du udal askok goi-tentsioko linearen jarrera hartu dutela eta Parlamentuaren inplikazioa eskatu dutela, horrek proiektuaren kontrako jarrera argia har dezan, kaltetutako udalerriei babesa ager diezaien eta Espainiako Ingurumen Ministerioari eta Red Electrica Españolari exijitu diezaion proiektua erretira dezala eta ingurumenean kaltea eragingo ez duen alternatibaren bat bila dezala”.