NAFARROA BAIK UNIBERTSITATE PUBLIKOAN HUMANITATE-ALORRA GARATZEA PROPOSATU DU
(2008/Ekaina/11)
   
 

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean Nafarroa Baiko parlamentaria den Maria Luisa Mangadok, “Nafarroako Unibertsitate Publikoko eskaintza akademikoa garatuko duen batzarrean, Humanitateen adarra sustatzeko ekimena” aurkeztu du. Era honetan, alor honen baitan, besteak bete, “hiru espezialitate edo ibilbide garatzea nahi da; zehazki, Euskal Filologia, Hizkuntza Erromanikoen Filologia eta Bigarren Hezkuntzako Irakaslegoarentzako Masterraren ezarpena eskatu da”.


 


“Europar unibertsitateen eraberritzearen barnean Ikaskuntza plan berriak aztertzen ari diren aldaketa sakoneko momentu honetan, Humanitate ikasketa hauek egotea bermatu nahi dugu, proposatutako espezialitate edo ibilbideen eskaera soziala eta pertsonala dagoelako.  Momentuz, Nafarroan ez da era honetako eskaintza publikoa garatu, eta ondorioz ikasle nafar askok beste unibertsitateetara joan behar izaten dute”.