Iruņeko alkate Yolanda Barcinak jakinarazi dio gaur Nafarroa Baiko udal taldeari hartu duen erabakia. Iaz alkateak berak jaurti zuen txupinazioa, eta tradizioak agintzen du udaleko bigarren indarrak jaurti behar duela hurrengo urteko txupinazoa, eta kasu honetan, bigarren indar hori Nafarroa Bai da.
Nafarroa Baiko zortzi zinegotziak gaur goizean bildu dira udaletxean, eta azkar erabaki dute taldeko bozeramailea izatea aurtengo txupinazoa jaurtiko duena. |