NAFARROA BAIK BAT EGITEN DU TAKONERARAKO IRUÑEKO PEÑEN FEDERAZIOAK ETA KULTUR ELKARTEEK PROPOSATUTAKO EKIMENAREKIN
(2008/Ekaina/26)
   
 

Nafarroa Bairen Udal Taldearen aburuz, onartezina da UPNek Gora Iruñea plataformak prestatutako ekimen programa debekatzeko hartu duen erabakia, bai eta erabakia azaltzeko baliatu dituen argudioak. Onartezina da esatea 450 ekimenez osatutako programa batek deus ez duela gehitzen esatea. Nafarroa Bairen ustez, asko gehitzen dute, izan ere, plataformatik bertatik adierazi bezala, “hain zuzen bazkalburukoan eta zezenketen orduetan garatzeko ekimenak eskaintzen baitira, ordu horietan programa ofizialak beste ezer eskaintzen ez duelarik”.


 


Baimena debekatzeko erabili dituzten argudioak pobreak oso iruditzen zaizkigu eta, gainera, Sanferminen filosofiaren kontrakoak dira erabat. Nafarroa Bairen aburuz, Peñek zein kultur elkarte orok, bai eta hiritargoak berak ere, festari datxekien elementu oinarrizkoak dira, eta honela behar du baldin eta Sanferminak ororen festa izatea nahi badugu, non guztiok parte hartu dezakegun. Gauzak horrela, onartezina da UPNek aipatzea, besteak beste, Gora Iruñeak bere eskaintza aurkeztu behar zuela San Fermin Programaren lehiaketan; edota, esatea, argudio gisa, “kolektibo partikularrek gune publikorik ezin dutela erabili euren festa antolatzeko, hiriari bereizgarri den ezer eskaini gabe”.  UPNek “partikularrak” deitzen ditu herrikoiak diren kolektiboak, eta esaten duenean “bere festa”, ororen festaz ari da, festa ireki, zabal eta anitzaz.


 


UPNren gobernu taldearen jokabide honek, beste behin, agerian utzi du hiritargotik at gobernatzen dutela, herritarren partehartzea ez dutela sustatzen batere eta araudia euren interesen arabera baliatzen dutela. 


 


Nafarroa Bain San Fermin herrikoiak aldarrikatzen ditugu, non denok gure tokia izanen dugun. Horrexegatik, Nafarroa Baik Gora Iruñearen ekimenaren alde eginen du.