NAFARROA BAIk KANTABRIAKO ATENTATUAK GAITZETSI DITU
(2008/Uztaila/21)
   
 

Nafarroa Bai koalizioak gogotik gaitzetsi ditu ETAk atzo Laredon eta Nojan egindako atentatuak eta elkartasun osoa agertu die kaltetu orori


 


Nafarroa Bairen aburuz, bortizkeria eta mehatxuaren aurrean, normalizazio politikoa eta bakea lortzeko bide bakarra elkarrizketa eta hitzaren bitarteko bidea da.  Gauzak horrela, koalizio honek beste behin eskatu dio ETAri armak utz ditzan, behin betiko.


 


Nafarroa Baik bakean bizi duen jendartea nahi du berandu baino lehen. Hori da koalizioaren zein gizartearen nahia eta hori dela-eta ETAri exijitzen dio beste behin jendartearen aldarria aditu dezan, behin et aberriz bortizkeriaren kontra agertu baita gure herria.