NAFARROA BAI KOALIZOAREN UDAL TALDEAK, IRUÑEKO UDALA IRUÑEAN ERAILDAKO NAGORE LAFFAGE GAZTEAREN KASUAN AKUSAZIO PARTIKULAR GISA AURKEZ DADILA PROPOSATUKO DU
(2008/Uztaila/18)
   
 

NAFARROA BAI koalizioaren Udal Taldeak mozio baten bidez Iruñeko Udala pasa den uztailaren 7an Iruñean eraildako Nagore Laffage gaztearen kasuan akusazio partikular gisa aurkez dadila proposatuko du.


Mozioa irailean burutuko den lehenengo osoko bilkuran jorratuko da. Batera, mozio horren ildora, eta NAFARROA BAIk proposatua, Iruñeko Udalaren Osoko bilkurak Nagore Laffage gazte irundarraren hilketa gogotik gaitzetsi dezan eskatuko da, Laffageren familiari eta lagunei erabateko elkartasuna adieraziz eta dolumina agertuz”.


NAFARROA BAIren Udal Taldearen aburuz, ekimen hau behar beharrezkoa da, “izan ere, erailketa gure hirian gertatu izan baita, oso baldintza ilun eta bortitzetan, San Fermin festatan, San Fermin egunean”.


Zentzu horretan, NAFARROA BAIren ustez, Iruñeko Udalak gisa honetako gertakarien aurrean,  kasu honetan zein gisa honetako gertatu beste edozein kasuaren aurrean, salaketa eta gaitzespen jarrera irmo eta argia mantendu behar du,