Iruñeko NAFARROA BAIk Gizarte Zerbitzuetako hiru koordinatzaile, UPNek izendapen libreko pustu bigatik ordezkatu nahi izatea gogotik kritikatu du
(2008/Iraila/1)
   
 

NAFARROA BAIk nabarmendu du bere Iruñeko Udal Taldeak ezin duela inolaz ere onartu izendapen libreko postu kopurua handitzea, horrek dakarren soldaten handitzearekin batera; funtzionarioek bete behar dituzte postu horiek, izan ere, meritu eta gaitasun frogak pasatu behar izan baitituzte, horrek dakarren bermearekin.


Iruñeko Udaleko NAFARROA BAIren Udal Taldea irmo agertu da UPNek jakitera eman berri dituen aldaketen kontra, hots, Gizarte Zerbitzuetan hiru koordinatzaile kendu eta izendapen libreko bi kargu berri jartzearen kontra.


Koalizioaren zinegotzi Isabel Aranbururen esanetan, “UPNek ikasturte berri honi heldu dio arlo honetan egin ohi duen politika alderraian beste pauso bat emanez, Gizarte Zerbitzuetan eta Kirol arloan programa zenbaiten arduradun diren hiru pertsona batera kanporatuz”.


Aranbururen ustez, “erabaki hau berria izatearekin batera, hagitz arriskutsua izan daiteke, nahiz eta UPNren gobernu taldeak esan bezala, aldaketa honekin 19.000 euro aurreztuko diren”. Erabakia, Aranbururen esanetan, “lehenik eta behin funtzionarioen kontrakoa da, eta libreki burututako izendapenen aldekoa, inongo froga edota meriturik gabeko izendapenak”.  Arriskutsua izan daiteke, izan ere, oraingo honetan agerian geratu baita UPNek hiru pertsona hauek nahita kendu nahi izan dituela, Francisco Javier Lorente zinegotziak berak jada esana baitzuen publikoki ez zirela bere eta haren taldearen gustuko, haren esanetan “inoiz azaldu baitira gure gobernu taldearen kontrako artikuluri lotuak, gure ekimena kritikatzen zuten manifestazioetan parte hartzen edota beste alderdietako zerrendatan euren izena emanez”. Aranburuk berak “sorgin ehizatzat” jo du UPNren erabaki hau.