Berriztapen, Enpresa eta Lan batzordean NAFARROA BAIren bozeramaile Jose Angel Agirrebengoak prentsa aurrean salatu du gaur José María Roig kontseilariak talde parlamentario honi informazioa eman nahi ez izana; zehazki, NASUINSA elkarte publikoa garatzen ari den Nafarroako lurzoru industrial publikoaren inguruko Kudeaketa Plana 2007-2011 eskatu izan zaio eta egun arte ez du helarazi.
Aguirrebengoak gogora ekarri bezala “Roigek, bere lehenengo agerraldian Nafarroako ekimen ekonomikoaren lurralde-dibertsifikatzearen aldeko konpromisoa hartu zuen, enpresen lokalizazioa ahalbidetuko zuten industrialde berriak sustatuz, Nafarroa osoan zehar, eta hau guztia NASUINSA elkarte publikoaren bidez kudeatuz”. Hori dela-eta, talde parlamentariak pasa den otsailaren 4n NASUINSAri zuzendutako 57 galdera aurkeztuz ituen, lurzoru industrialaren kudeaketaren inguru.
NAFARROA BAI taldeko parlamentariak azaldu du kontseilariak berak emandako erantzun zenbaitetan, NASUINSA garatzen ar izen Kudeaketa Plana 2007-2011 aipatzen zela. Hortaz, “gu, Gobernuaren kontrola eta oposizio lana ardatz, apirilaren 21ean Plan horren kopia eskatu genuen, zertan datzan jakitearren, hor benetako erantzunak egonen zirelakoan”. “Pasa den maiatzaren 27an ezezkoa jaso genuen, hots, kontseilariak erantzun zuen elkarte publikoko gerenteak ez zuela informazio hori helarazteko baimenik”, dio Agirrebengoak ”horretako elkartearen Administrazio Kontseiluaren baimena behar baita”.
Gauzak horrela, ekainaren 11an NAFARROA BAIk hauxe bera azalduz eta laguntza eskatuz gutuna bidali zion Parlamentuko Presidenteari, Ganbararen araudiarekin bat eginez, informazio hori eskuratzearren. Uztailaren 2an, NASUINSAk berak igorri zuen erantzuna bai, baina Kudeaketa Planaren kopiarik ez zaio eman talde parlamentarioari; elkarteak esan du bere aholkulari juridikoen esku jarri duela eskakizuna.
Hau guztia azaldu eta gero, José Ángel Aguirrebengoak argi eta garbi adierazi du Roigek isilik eduki nahi duen informazioaz ari garela, ez dioN AFARROA BAIri, eta hortaz, nafar jendarteari informaziorik eman nahi, eta honela, “ez dago oposizio lana behar bezala egiterik”. Gainera, “Roigek agerian utzi du Nafarroako instituzio demokratikoen aurrean duen ardura gutxi”. NAFARROA BAIren aburuz, “honek erakusten du beste behin UPN-CDNren gobernuak informazioa propagandarekin nahasten duela; euren irudia kaltetu dezakeen edozein informazio emateko prest ez daudenaren seinale da”. Txentxo Jiménez parlamentariak azaldu duenez, datorren astelehenean Mahaia eta Eledunen Batzarraren bileran beste behin informazio bera eskatuko du eta “espero dezagun behingoz lortu ahal izate. Bestela, auzitegietara joko aukera aztertzeari ekingo diogu, izan ere, hiritargoari ari baitzaio informazioa ukatzen”.