|
Nafarroa Bairen iritziz, "iragarritako 2009-2012rako plan ekonomiko, sozial eta enplegu planak erabat zaharkituak" geratu direla "agerian geratu den moduan. Formula berriak behar dira erronka berriei aurre egiteko".
Era berean, NaBairen bozeramaile Patxi Zabaletak adierazi du "ez gobernuak, ez enpresarien elkarteak ezta CCOO sindikatuak ere ez du inolako autokritikari egiten eta ez du beregain inolako ardurarik hartzen, enpleguak nabarmen behera egin duen arren, eta lehen garaikurrak beregain hartu zituzten legez. Hala ere, egia da gertatzen ari denaren ardura guztia ez dela eurena, gauzak ondo joan direnean meritu osoa eurena ez zen moduan".
Gobernuak iragarritako planen inguruan, Zabaletak uste du "formula berriak jarri behar direla martxan, arrazoi ideologiko eta zaletasunagatik inolako profesional erakunderik edo enpresa talderik alboratu gabe. Enplegu planak zorroztasunean oinarritutako helburuetan oinarri behar dira". Horrekin lotuta, Zabaletaren iritziz, administrazioak bere egituraren funtzionamendua gainbegiratu beharra dauka, formazio planak hezkuntza eta profesional zentroek zuzendu behar dituzte eta inbertsio publikoak errebisatu beharra dago, besteak beste. |