NAFARROA BAIk Mirandaren agertzea eskatu du, diru-sarrera fiskalen bilakaera parlamentarien aurrean azal dezan
(2008/Iraila/18)
   
 

NAFARROA BAIren parlamentaria José Ángel Agirrebengoak Ekonomia eta Haziendako kontseilaria Álvaro Mirandaren agertze bi eskatu ditu, bata 2008an zehar eta 2007arekin alderatuta diru-sarrera fiskalek izan duten bilakaera azal dezan eta, bestea, hiruhilabeteko datuen informearen arabera nafar ekonomiaren handitzea azter dezan, orokorrean zein sektoreka, hots, lehenengo sektorean, industrian, eraikuntzan eta zerbitzuetan.


 


Lehenengo eskakizunaren inguru, Agirrebengoak zehaztu duenez, “komunikabideetan argitara emandako informazioen arabera, ekainaren 9a arte jasotako datuak hartuta, Ekonomia eta Hazienda departamentuak aurreikusitako diru-sarreren %5eko murrizketa kalkulatzen zuen urte bukaerarako. BEZren kasuan, jaitsiera %19koa izan daitekeela aurreratzen zen ere. Batera, komunikabideetan ziotenez, departamentua hirugarren hiruhilabetearen datuekin ari zen lanean, urte bukaerari begira ahalik eta aurreikuspenik zehatzena egiteko”. Hau guztia dela-eta, NAFARROA BAIko parlamentariak lehen eskutik, hots, Miranda kontseilariak berak azalduta ezagutu nahi du zein den diru-sarrera fiskalen inguru egiten duten analisia, bai eta eman diren desbidazioak zein horiek zuzentzeko proposatzen diren neurriak.


 


Bestetik, Mirandaren beste agertze bat eskatzen du Agirrebengoak, horretan zehaztu ditzan 2008ari dagozkion hiruhilabeteko datuen informearen nondik norakoak; nafar ekonomiaren handitzearen inguruko datuak dira, hortaz, horiek orokorrean zein sektoreka azter ditzan eskatzen du parlamentariak. Batera, 2008 urte amaierari begira handitze ekonomikoaren aurreikuspena zein den Mirandak azal dezan eskatzen du Agirrebengoak.