Jimenezek egin zion bisitarako eskaria Nafarroako Parlamentuko mahaiari, baina honek ez du begi onez ikusi eta ez onartzea erabaki du.
"Erakunde parlamentario biren arteko normaltasunaren baitan ulertu behar zen guk egindako bisita eskaria, kontuan izanik ondo-ondoan gaudela", adierazi du Jimenzek eta hori dela eta, bisitaren beraren zentzua ere azaldu du: "Eusko Legebiltzarra ezagutzea, ekintzen eta funtzionamenduaren inguruko iritziak elkartrukatzea eta Nafarroarako, edo eta EAEko parlamenturako, probetxugarriak izan daitezkeenetaz baliatzea".
Nafarroako parlamentuaren mahaiak hartu duen bisita egiteko eskariaren kontrako iritziak agerian uzten du "Nafarroako parlamentuaren jarrera itxi eta ezkorra eta normaltasun demokratikotik eta aniztasunetik urrun geratzen da".
Azkenik, Jimenezen iritziz, "alderdi politiko horiek daukaten konplexu ikuspegia erakutsi dute, ikuspegi zabalagoa eta Nafarroako gizarte anitz eta demokratikoak behar duenetik urruti dagoena". |