NaBaik atentatuaren aurrean hartu duen jarrerari buruz Sanzek egindako adierazpenak "faltsutzat eta faxistatzat" jo ditu Zabaletak
(2008/Iraila/23)
   
 
Zabaletaren iritziz, "ez dira demokratikoki onargarriak eta faxista kutsua dute Sanzen adierazpenek".

Nafarroa Baik atentatua gaitzesteko testu proposamen propioa aurkeztu zion bozeramaile batzordeari, "Nafarroako parlamentuak orain arte onartu izan dituenen ildotik eta ideologia ezberdineko pertsona guztiek sinatzeko modukoa dena".


Koalizioaren bozeramaileak adierazi du "Sanzek alderdiak onartutako proposamenak atentatua gaitzesteaz gainera, gogoeta politiko baztertzaileak ere jasotzen ditu, indarkeriaren etekin politikoa ateratzeko asmoz eginak".


Azkenik, Patxi Zabaletak adierazi du "indarkeriari balio erantsia prezio politikoa jartzen dietenek eta etekin politikoa lortu nahi dutenek ematen diete, Sanzek egiten duen legez".