|
“Legealdi honetan sendagileak bilatzeko zailtasunak dituela esaten ari da etengabe Osasun Departamentua, eta horren eraginagatik ezin duela osasun zerbitzuan dauden arazoei aurre egin”.
Era berean, Fernandez de Garaialdek gogoratu du Lehen Arreta zerbitzuan dauden arazoez eta bere berrigutaraketaz hitz egin denean, Osasun Departamentuak 125 sendagile kontratatzeko deialdi publikoa egin du, “eta jendaurrean zein Parlamentuan jakinarazi zuten kopuru hori nahikoa zela eta era horretara Lehen Arretako arazoak konponduko zirela, landa eremuko larrialdi zerbitzuak barne”.
Nafarroa Baiko parlamentariak esan duenez, harrituta geratu da gaur komunikabideen bitartez albistearen berri izan duenean. “Komunikabideen bitartez jakin ahal izan dugu gaur Osasun Departamentuaren ustez 35 sendagile behar direla Lehen Arretan, eta gaur egun lanbide horretan ari ez diren lizentziatuetan horiek bilatzeko ahalegina egingo duela, beren ikasketen araberako lanbidera itzul daitezen”. Asun Fernandez de Garaialdek zehaztu duenez, “aurreko 125 sendagileei lantokirik ez zaie eman oraindik”.
Amaitzeko, Fernandez de Garaialdek galdetu du ea noizko egingo den Osasun Departamentuaren kudeaketa ona. “Lehenengo eta behin, Maria Kutz eta UPNk plangintza ona egin behar lukete era horretara biztanleriari erakusteko kalitatezko osasun zerbitzu publiko baten aldeko apustua egiten dutela, eta alde batera utzi behar dute agertzen diren arazoen aurrean adabakiak jartzeko egiten ari diren politika”. |