Nafarroa Baik azken polizia operazioan atxilotutako pertsonen eskubideak errespetatzea eskatu du
(2008/Urria/7)
   
 

Nafarroa Baik, beti defendatzen duen bezala, pertsona guztien giza eskubideak errespetatzeko eta indarrean jartzeko helburua dauka. Hori dela eta, Nafarroan egin den azken polizia operazioan atxilotutako lau gazteen eskubideak errespetatzea exijitzen du. Lehenengo eta behin, Nafarroa Baik exijitzen du errugabetasun presuntzioa eta atxilotutako pertsonen osotasun fisikoa errespetatzea.


Era berean, bizi duen gatazka politikoa elkarrizketaren bidez eta bide zibil eta politikoak erabilita konpontzeko apustua berretsi nahi du koalizioak. Irizpide horien defentsatik abiatuta, Nafarroa Baik indarkeriaren erabilera guztiekin eta giza eskubide guztien urraketekin amaitzea exijitzen du; eta Madrilgo Gobernuari salbuespeneko legeak indargabetzea exijitzen dio, irizpide demokratikoekin bat ez datozelako.


Amaitzeko, Nafarroa Baik atxilotutako gazteak zein egoeratan dauden jendaurrean azaltzeko eskatzen du, batez ere beren familiartekoei.