NAFARROA BAIK NEURRI POLITIKO- EKONOMIKO ETA FISKALAK AURKEZTU DITU KRISIARI AURRE EGITEKO
(2008/Urria/8)
   
 

Parlamentuko Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean Nafarroa Baiko bozeramalea den Maiorga Ramírezek, eta koalizioko parlamentaria den, José Ángel Agirrebengoak prentsaurre bat ekaini dute  krisiari aurre egin ahal izateko zenbait neurri politiko-ekonomiko eta fiskalak aurkezteko.


 


Era honetan, Maiorga Ramirezek neurri politiko bezala proposatu du “parlamentuan ekonomiaren inguruko ponentzia bat egitea, Gobernuaren iluntasun hori gainditzeko; Krisiaren aurkako Komisio bat alderdi guztien artean martxan jartzea; eta Kontzertazio sozialeko gaur egungo eredua gainditzea, orain arte baztertutako sindikatuak barneratuz”.


 


Maiorga Ramírezek iragarritako neurri fiskalen artean, besteak beste,  aipatu ditu, “400 eurotako neurria martxan ez jartzea, suposatzen zaizkion ondorio positiboak ez baititu; ondarearen gaineko zerga mantentzea; eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aldatzea, tarterik altuenak UPNren politikek kendu dioten presio fiskala jasan dezan”.