Patxi Zabaletak Miguel Sanzi erantzun dio Nafarroa Bai gobernuan ez egoteko helburua ezarri izana demokraziaren kontrakoa eta hiritarrei iseka egitea dela
(2008/Urria/10)
   
 

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak Miguel Sanzi erantzun dio gaur. “Sanz berak eta UPNko zuzendaritzako kide batzuk esaten ari dira beren helburu nagusia eta ia bakarra Nafarroa Bai gobernutik kanpo izatea dela; baieztapen hori demokraziaren kontrakoa da eta hiritarrei, Nafarroako aniztasunari burla egitea da; eta gainera, gezurra da. NaBaik UPNri agintzen badio gobernuan jarraituko duela, norbaitek uste du akordio hori onartuko ez duela?”


Zabaletak gogoratu duenez, “Sanzek PSNri proposatu zion boterea banatzea. Horrek ez du esan nahi programak partekatzeaz ari zenik, aulkien partekatzeaz ari zen. PSNk jokatu zuen moduan jokatu zuen bere garaian Nafarroa Baik azaldu zituen arrazoiengatik, eta arrazoi horiek balio dute gaur UPN izaten ari den jarrera definitzeko”.


Nafarroa Baiko bozeramaileak ohartarazi duenez, “bitxikeriak, jendaurrean egindako keinuak… horiek guztiek ezin dute ezkutatu atzean dagoen arazoa eta Miguel Sanzek boterean jarraitzeko erabiltzen dituen trikimailuak. Sanz jaunak behin eta berriro mahai gaineratzen du 2007ko ekainean egindako adierazpen hutsala: albo batera egiteko prest zegoela, eta horretara Nafarroa Bai gobernura ez balitz helduko. Adierazpen hutsal hori arinkeria da orain, eta bai lehen eta bai orain gezurra da; egia bat estaltzeko gezurra: Sanzek botereari gogor heltzen dio, eta betidanik egin dion politikari eusten dio. Eskuin muturreko politika baztertzaile eta insolidarioa egiten du, elkarrizketa politikorik urrun dagoena eta PSNk era lotsagarrian babestua”.


Zabaletak adierazi duenez, “azkenaldian UPN eskaintzen ari den ikuskizunak auzo-lotsa eragiten du, eta Nafarroak daukan irudi politiko txarra areagotzen du. UPNri eragiten dion minbizi ideologikoaren adierazle bat baino ez da. Bi subiranotasunen artean dauden bi erabakitzeko subjekturen artean hautatu behar izatea. UPNko gazteek galdera hau egin beharko liokete bere buruari: nafarrak dira espainiarren gainetik edo alderantziz”.


Amaitzeko, koalizioko bozeramaileak esan du UPNk “oinarrizko dikotomia” daukala. “Ezin dio zerbitzua eman bi soberaniari aldi berean, erabakitzeko bi subjekturi ezin die aldi berean men egin… Baina UPN beste partida bat jokatzen ari da: denbora irabazten ari da, eta horretarako zorrak kitatu behar ditu eta aurpegia zuritu behar die euren egunak amaitzear dituzten batzueri”.