Nafarroa Baik mozio bidez eskatu dio Nafarroako Gobernuari Bardea mendi publikoa ondasun higiezinen zerrendan sar dezala
(2008/Urria/16)
   
 

Patxi Zabaletak eskaera zehatza egin dio gaur Bardea Batzordeko presidente Juan Antonio Gayarreri eta Batzarrari berari. “Eskatzen diet ez dezatela Estatuko Gobernuarekin hitzarmen berria negoziatu Bardea nafar guztiena delako, eta Batzarrari bakarrik dagokio tradizioagatik eremuen baso eta abere ustiapena erabakitzea”.


Nafarroa Baiko bozeramaileak esan duenez, “Bardeako Batzarrak beste erabilera baterako alokairua negoziatzeko eskubiderik ez zilegitasunik ez dauka, hori nafar guztiei eragiten digun zerbait delako”. Era berean, Zabaletak Gobernuari eskatu dio Bardea ondasun higiezinen zerrendan sartzeko, Madrilez dadin gerra jolasean aritu Bardearekin”.


Koalizioko bozeramaileak mozioan argudiatzen duenez, “Estatuaren esku dauden mendien artean izan da beti Bardea mendia, eta Nafarroak haren gaineko aldarrikapen sekularra egin zuen. LORAFNAko 7. Xedapen iragankorrean aurreikusi zuen hitzarmen bat egon zitekeela Estatuaren esku zeuden mendiak Nafarroako LORAFNAra transferitu baino lehen. LORAFNAn mendi horien zerrendarik jasotzen ez den arren, beste arau batzutan aipatzen da Bardea mendia horien artean dagoela, eta gauza bera gertatzen da Nafarroako mendi komunal eta historikoekin”.


Aezkoa mendiarekin kontrakoa gertatu zela azaldu du Zabaletak, “Estatutik zuzenean Aezkoa Batzarrera transferitu zutelako”. Nafarroa Baiko bozeramaileak gogoratu duenez, “ekainaren 17ko 9/1996 foru legeak eta apirilaren 6ko 10/1999 foru legeak, zeintzuen bitartez zehazten den ingurumena babesteko esparru juridikoa, esaten dute Bardea mendia parke naturala dela, baina lege horiek oraindik ez dituzte garatu”.


Zabaletak ohartarazi duenez, hori da arrazoia Bardea mendia Jabegoaren Erroldan sartu gabe egoteko. “Eta hori horrela da erabiltzaile askok ahalegin bat baino gehiago egin dituzten arren. Begibistakoa da jabeari dagokiola zerrendan sartzea, eta ez eremu horretaz baliatzen direnei. Baina Bardeako Batzarraren erantzukizunaz gainera, Nafarroako Gobernuak bere erantzukizuna ere badu beren ardurak bete ez dituelako. Nafarroako presidenteek bazekiten Bardea mendia foru erkidegoaren jabegoen erroldan sartu behar zutela, baina ez dute egin klientelismo politikoagatik. Jabegoaren Erroldan izena ematea ardura administratiboa izateaz gainera, lege obligazioa ere bada, Foru Administrazioko edo Ogasun Publikoko foru legeek horixe jasotzen dutelako”.


Horregatik, Zabaletak azaldu du honako eskaera hau egiten diola Gayarre jaunari Bardeak Batzarreko ordezkaria den heinean: “bere eskumenekoak ez diren jardueratarako ezelango hitzarmenik ez sinatzea eta ez negoziatzea, eta onar dezala ezelango eskumenik ez daukala nafar guztienak den Bardea mendia armada bati alokairuan uzteko, oraindik eta gutxiago Espainiako armadari”.


Era berean, Patxi Zabaletak beste eskaera bat egiten dio Nafarroako Gobernuari, Miguel Sanz presidentearen bitartez: “Behingoagatik duen erantzukizuna har dezala, eta Bardea mendia higiezin zatiezin eta izaera komuneko eremu bezala sar dezala Tuterako Jabegoaren Erroldan”.