MAIORGA RAMIREZ (NABAI): "ALDERDI SOZIALISTAK UPN ETA PP-REN ARTEAN EZ DIREN EZBERDINTASUNAK ASMATZEN DITU ESKUINAREKIKO BERE MENPEKOTASUN IDEOLOGIKOA ESTALTZEKO"
(2008/Urria/21)
   
 

PSN-ko Idazkari Nagusia den Roberto Jimenezek, UPN PPrekin bere loturak mantentzen dituen bitartean koaliziozko gobernua ez duela osatuko adierazi egin du gaur goizean. Adierazpen hauei erantzunez, Nafarroa Baiko bozeramaile Maiorga Ramirezek "edukiera politikoa eta ideologikoa ekintzetan islatzen dela" eta "UPN, berdin zer siglarekin identifikatzen den, beti Estatuko eskuinarik sutsuena izango dela" esan du. "Beraz, itxuragabekeria da siglak aitzakia moduan erabiltzea, UPN-ren Gobernua gizarte arloan aurrekontu partidak jaisten ari denean eta gai guztietan eskuinaren politika hutsa ezartzen ari denean".