NaBai: "UPN eta PP ematen ari diren ikuskizun tamalgarriak ez dio Nafarroari, ez bere interesei, mesederik egiten"
(2008/Urria/23)
   
 

Nafarroa Bairen parlamentario Txentxo Jimenezek UPN eta PP "ikuskizuna" eskaintzen ari direla salatu du: "Nafarroari ez dio mesederik egiten, eta bere interesei ere ez".


Jimenez Espainiako estatuko aurrekontuen bozketan gertatutakoaren inguruan aritu da gaur. "Madrilen Nafarroaz hitz egin dadila lortu dute, baina zoritxarrez ez ohikoa den moduan, baizik eta gaizki esaka". Jimenezen iritziz, "UPNk erakutsi du, obsesioraino, Nafarroaren interesen alde egiten dakiela Madrilen, baina dudak ditut ez ote den ari Nafarroako interesen kontra, alde beharrean. UPN ez dabil Nafarroaren egoera hobetzeko asmoz. Bere asmoa da Nafarroan betiko agintzeko eskubidea duten sinesmena azpimarratzea". UPNk zein PPk ikuskizun "txarra" eman dutela eta "Erkidego honetako biztanleen onerako ekarpen gutxi" egin dutela esan du.