Ramirez (NA-BAI): "Oso larria da UPN-PP eta PSN-PSOEk Nafarroaren bizitza politikoa murgildu duten anabasan"
(2008/Urria/24)
   
 
Koalizioko bozeramaile Maiorga Ramirezek uste du UPN-PP-PSN-PSOEren arteko hika-mikek "arduragabe uzten ari direla Nafarroak momentu honetan behar duen eztabaida, azterketa eta ekimen politiko eta ekonomikoa" NAFARROA BAI-ko bozeramaile Maiorga Ramirezek bere "larritasun sakona" agertu du gaur Nafarroako Gobernuko sozio direnen ekimen publikoa ekintza politiko eta kezka aderdikoiez beteta dagoelako". "UPN eta PSN-k azkeneko astetako jarrera arduragabea gelditu behar dute eta agenda politiko eta ideologikoari dagokion lehentasuna itzuli behar diote", izan ere "momentu honetan langabezia goruntz etengabeko joera hartu du eta zerbitzu publikoetan egin beharreko inbertsioei buruz zalantzak sortu dira, gizarte berme publikoen egiturazko ahuldura dakarrela". Beraz, "oinarrizkoa da nahi dugun gizarte ereduaren inguruan eztabaida sakona egitea, bereixiki krisi eta birplanteaketa orokor momentu honetan, eredu hori eratzeko zer parametro, neurri eta erabaki hartu behar diren finkatuz. Agerikoa da eredu ekonomikoa berraztertu behar dugula, eta Gizarte Segurantza hurrengo hamarkadetan beharrezko izango diren giza prestazioei aurre egiteko gai izango den ere eztabaidatzen ari dela". "Ulertzekoa da NAFARROA BAI Nafarroko bigarren indar bihurtu izanak eta UPN-ren proiektu alternatibo bezala hazitzeko dauzkagun aurreikuspenek larritasuna eta eskenatoki politikoan mugimenduak eragitea, NABAI dakarren aldaketaren aurrean erresistentzia egiten duten indarren artean", azpimarratu du Ramirezek. "Eta ulertzekoa da lustroetan hegemonikoak izan diren indarrengan, baina onartezina da horregatik UPN eta PSN eguneroko arazoetan arduragabekeriaz jokatzea, eta gizartearen beharren eta Nafarroaren egoera sozial eta ekonomikoari aurre egiteko premiaren aurretik bere interes alderdikoiak jartzea", dio.