NaBairen iritziz, aldez aurretik jasotako babesa eskertzeagatik eman die Sanzek urrezko domina CEN, UGT eta CCOO sindikatuei
(2008/Urria/27)
   
 
Zabaletaren iritziz, UPNk eta CDNk politizatu egin nahi izan dute sari-ematea, eta egindako lanaren aitortza, kanpoan utziz beste hainbat sindikatu eta Miguel Sanzek egindako politikatik gertuago daudenak sarituz.

Koalizioaren bozeramaileak adierazi du “langabezia igotzen ari den une honetan eta Nafarroako gobernuaren kudeaketa txarra eta enplegu planen funtzionamendu eskasa agerian geratzen ari den honetan, gutxienik bitxia dela aurpegia garbitu nahi izatea CEN, UGT eta CCOO sindikatuei domina emanez”. Era berean, Zabaletak gogoratu egin du hiru erakunde horiek lan egin zutela gobernu aurrerakoi baten kontra eta gaurko egunez Sanzek saritu egin nahi izan dituela Nafarroako urrezko domina emanez. Nafarroa Bairen bozeramailearen iritziz, “ enplegu planaren osagai dira erakunde horiek, Nafarroako gobernuarekin batera. Paradoxikoa da erabat, Nafarroa irailean langabezia tasan lehenengoa izanik, beste erakunde politiko eta sozialak baztertzen dituzten hiru sindikatu aukeratu izana saria emateko, hain justu gainera, hamarka milioi banatzen dituen planen kudeatzaile direnean, eta emaitzak ez direnean behar zutenak izan”.