NAFARROA BAIk ETAk gaur Nafarroako Unibertsitateko Campusean burututako atentatua gogotik gaitzetsi du. Bertan lehertutako bonba autoak bederen 17 zauritu eragin ditu; horiei zein kaltetutako orori elkartasuna adierazi nahi die koalizioak.
Ildo beretik jarraituz, giza eskubideen defentsa gailenduz edozein egoera eta kasutan, NAFARROA BAIk mezu bi helarazi nahi dizkio jendarteari: indarkeria onartezina da, bidegabekeria da eta, gainera, politikoki kaltegarria da erabat.
ETAri behin betiko indarkeria utz dezan eskatzen diogu eta, batera, alderdi eta indar politiko orori eskatzen diegu behingoz aho-batez eskatu dezaten giza eskubideen urraketa suposatzen duten etendura eta hitzarmen oro bertan behera utz ditzaten, izan ere, horiek baitira egun indarkeria zilegitzat jotzen dutenen aitzakia. |