KONGRESUAK NAFARROA BAIren 5 EMENDAKIN ONARTU DITU, 3 MILIOI EURO HORIETARA BIDERATUZ
(2008/Azaroa/6)
   
 

Diputatuten Kongresuko Aurrekontuen Batzordeak NAFARROA BAIk 2009rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Proiektuari egindako 5 emendakin onartu ditu aste honetan. Hori dela-eta, estatutik 3.075.000 euro helaraziko dira Nafarrora proiektu ezberdin zenbait ahalbidetzearren.


Gauzak horrela, esaterako, Kultura Ministerioak milioi bat euroko partida bideratuko du Atarrabiako Udalak Kultur Etxea eta Liburutegia berria egin dezan.  


Bestetik, Hezkuntza, Gizarte Política eta Kirol Ministerioak, Kirol Kontseilu Gorenaren bitartez, beste milioi bat euro bideratuko du Altsasura, bertan Udalak Dantzaleku gune naturaleko kirol eta aisiarako instalazioak egokitu ditzan.


Era berean, Irurtzungo Udalak 275.000 euro jasoko ditu, bertako Artadia tunela zaharberritzeko.


Gainera, Industria Ministerioak milioi erdia bideratuko du Nafarrora ere, Landabengo Industrialdean automozioaren cluster bat garatzeko helburua duen ikerketa egiteko.


Azkenik, Iruñeko Orfeoiak Kultura Ministeritzatik 300.000 euroko dirulaguntza jasoko du.


NAFARROA BAI koalizioaren diputatua Uxue Barkos pozik agertu da emendakin hauen onarpenarekin eta argi utzi nahi izan du hauek onartzearen ordainean koalizioak ez duela bere botorik konprometitu inondik ere.