NAFARROA BAIk gogotik salatu nahi ditu bi gauez jarraian Donezteben egin diren pintaketak. Bertan Islamari buruzko erakusketa dago egunotan ikusgai eta erakusketa hartzen duen aretoaren kanpoko aldean burutu dituzte pintaketak.
NAFARROA BAIren aburuz, ekimen hauek eskualdean bizikidetza urratzera datoz; penagarria da honelakoak ikusi eta bizi behar izate Donezteben zein Nafarroan oro har, izan ere, gure komunitatea elkarbizitzaren aldeko apustua egin behar baitu, nabarmentzekoa baita hemen elkarrekin bizi diren kultura, erlijio, nazionalitate eta abarren aberastasuna.
Zentzu honetan, NAFARROA BAIk bere elkartasuna agertu nahi die erakusketa honen antolatzaileei, bai eta edozein motatako diskriminazioa pairatzen eta sufritzen duten orori.
|