|
Nafarroako Parlamentuko NaBaiko bozeramaile Patxi Zabaletak adierazi duenez, Gobernuak 2009rako aurkeztu dituen aurrekontuak “kontserbadoreak, atzerakoiak eta orain arte egindakoari eusten diotenak dira”, eta horregatik aurrekontuak atzera botatzeko emendakina aurkeztuko du Nafarroa Baik.
Parlamentuko Bozeramaileen eta Mahaiaren Batzordea hasi baino lehen esan duenez, zerga politika aldatzeko eskatuko du, “okerra eta kontraesankorra” delako. PSNk Foru Gobernuari ematen dion babesagatik penatuta azaldu da, eta gaineratu zuenez, “nafarren interesen kontra eta UPNren interes elitisten alde jokatzen ari dira sozialistak”.
“Herritarren alde eta egin ditugun aldarrikapen eta proposamen guztiei eutsi diegu, horretan ez dugu atzerapausorik egin; PSN atzean geratzen ari da arlo horretan, Nafarroa Bairekin alderatuz gero, Nafarroako herritarren interesak babesterako orduan, batez ere baliabide gutxien dituztenen aurrean”.
Zabaletak aurretatu zuen bi emendakin aurkeztuko dituztela, Ondare Legeak “lege izaten jarraitzeko” eta “adierazpena mantentzeko, nahiz eta zerga hori odaindu behar duten pertsonek hori ordaintzetik salbu utziko dituzten”. |