Nafarroa Baik uste du UPN eta Nafarroako Gobernua Berriozarko herriaren eta Udalaren kontra egiten ari den jazarpena barregarria, obsesiboa eta kezkagarria dela
(2009/Iraila/16)
   
 

Atzo Alberto Catalan Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak jakinarazi zuen Gobernuak Audientzia Nazionalera eramango dituela Berriozarko jaietako txupinazioaren jaurtiketan foru poliziak landutako diligentziak. Nafarroa Bairen ustez, horrek agerian uzten du UPNk gaixotasunera heltzen den obsesioa duela Berriozarko udalaren eta herriaren kontra, barregarri geratzerainokoa.



Nafarroako Gobernuak ondotxo daki Berriozarko txupinazioan ez zela inongo herritarren eskubiderik urratu, ez zen legearen kontrako ekintzarik egin, eta are gutxiago, biktimak iraintzeko inongo ekintzarik ez zen egin, Nafarroako Gobernuko bozeramaileak bere agerraldian iradoki zuen moduan. Beste behin, UPN eta bere gobernua prest daude baliabide publikoak (foru polizia) edo biktimak beren gurutzada barregarri horren alde jartzeko.

Nafarroa Baik salatu nahi du Nafarroako Gobernuaren jarrera, herritarren alde jardun beharrean, dagokion moduan, UPNren tresna politiko bezala jardutera mugatzen delako. Hori ezin da onartu inongo instituziotan.

Era berean, deigarria da txosten hori nola landu den; Foru Polizia ez da udaletxean azaldu, alkateari edota funtzionario arduradunei informazio osagarririk ez die eskatu egiten dituzten akusazio larrien inguruan. Horrek agerian uzten du ikerketaren alderdikeria. Beste behin, salatu beharrean gara Nafarroako Gobernuak Berriozarko Udala erasotzeko bilera eta agerraldi publikoetan galtzen duela denbora, gure gizarteak bizi duen krisia, langabezia eta gizarte zerbitzuen egoerari aurre egin beharrean.

Nafarroa Bai exige que se acabe con esta persecución, se respete desde UPN al Ayuntamiento y al pueblo de Berriozar y se demuestre una mayor catadura democrática y de respeto a su pluralidad y diversidad.

Nafarroa Baik exijitu du jazarpen honekin amaitzea, UPNk Berriozarko herria eta Udala errespetatzea eta jarrera demokratikoagoa erakutsiz bere aniztasuna errespetatzea.

Nafarroa Baik bere babes osoa agertzen dio alkateari, Nafarroa Bairen udal taldeari; era berean, bere elkartasuna azaldu nahi die Berriozarko bizilagunei.