MAIORGA RAMIREZ (NABAI) “KRISI EGOERA BATEAN ZERGEN IGOERAREN BIDEZ LORTUTAKO DIRUA ZORRAK GUTXIAGOTZEKO ERABILTZEA BURUGABEKERIA EKONOMIKOA ETA SOZIALA IZANGO LITZATEKE”
(2009/Iraila/23)
   
 

Álvaro Miranda, Ekonomia kontseilariak zergen igoeraren bidez lortutako dirua zorrak gutxiagotzeko erabiltzearen alde gaur egindako adierazpenei erantzun nahi izan die Maiorga Ramirez Nafarroa Baiko Ekonomia Bozeramileak.


 


Koalizioko parlamentariak jarrera hau “burugabekeria ekonomiko eta soziala dela” uste du “gaur egungo egoera ekonomikoa ikusirik”. Maiorga Ramirezek pentsatzen du “UPNren politika ekonomikoak norabidea galdu duela, egoera hau krisi egoera batean bereziki larria delarik”.


 


Gogoratu behar dugu aurrekontuak zerbitzu publikoak bermatu behar dituela, eta oraindik gehiago krisi egoera batean. Era honetan langabezian dagoen familia batek, bere oinarrizko beharrak betetzeko dirurik ez duen bitartean, bere diru sarrerak hilabete bakoitzari dagokion kuotaz gain hipoteka amortizatzera erabiltzea ulertezina den bezala; ez du zentzurik Nafarroako Gobernuak diru-sarrera handiagoak zergak gutxitzeko erabiltzea, oinarrizkoak diren Osasuna, Hezkuntza edo Gai Sozialei dagozkien zerbitzu publikoak objetiboki gutxiegiak diren bitartean”, azpimarratu du Maiorga Ramirezek.