ESTERIBARKO NAFARROA BAI-K UDAL GOBERNUAREN TRANSPARENTZIA FALTA SALATZEN DU
(2009/Urria/7)
   
 

Esteribarko NABAI-ko udal taldeak udal gobernuaren transparentzia falta kritikatzen du, eta bailararentzako  garrantzitsuak diren bileretatik baztertuak izan direla salatzen du, izan ere udaleko beste bi taldeak (Independenteak eta Agrupación Electoral por Esteribar delakoak), udal batzordeetatik kanpo ari dira bilerak egiten eta Esteribarko bailararentzako garrantzizkoak diren akordioak adosten. “Bilera hauek udal komisioetan egin behar dira eta bertan aztertu, batzordeetan gaiak eta proposamenak adostu egin behar dira eta ez hemendik kanpo udaletxeko lehen taldea kanpoan utziaz”.


 


Halaber, koalizio abertzaleak udal gobernuaren “jarrera” kritikatzen du. “Nafarroako Parlamentuan eta Nafarroa osoan UPN eta PSN-k Nafarroa Bai baztertu nahi duten bezala, badirudi antzekotasun nabariak ematen ari direla Esteribar-ko udaletxean ere. Udal gobernua UPN eta PSN-rekin Nafarroan gertatzen den bezala bailarako aniztasuna baztertzen ari dira”.


 


Honen adibideetako bat da, non oraindik euskara teknikariaren kontratazioa ez den egin. Egoera larri honen aurrean Euskarabideak berak ere udalari adierazi dio, euskara teknikaria abenduak 1a baino lehen kontratatu behar dutela honentzako dagoen dirulaguntza galdu nahi ez bada.


 


Bukatzeko eta zentzu horretan, koaliziokoak salatu du “udal gobernuak Nafarroako Gobernuarekin ospatutako bileretara  betatu" dituela, non “honek Irotz-ko proiektuaren justifikazioa eskatzen zuen, bertan 650 etxebizitza egin nahi baitira". “Baina Nafarroa Bairen ustez momentu honetan etxebizitza hauek ez dira beharrezkoak, kontuan hartuta Arletan 480 etxebizitza proiektatuak daudela eta Ollokin etxebizitza proiektuen %30a oraindik exekutatu gabe dagoenean”. Ahaztu gabe “Irotz-ko proiektuak zenbait kondizionamentu dituela aurka”.Nafarroa Baik bere apustua berresten du “garapen iraunkorra naturala eta bailarako estrukturarekin bat datozen proiektuen alde”. Eta gaineratu du “konstrukzio masiboa, etxebizitzekin egin den espekulazioa izan dela gaur egungo egoera ekonomiko larri honen ardatzetariko bat”.