Nafarroa Baik PSNri esan dio bere hitza bete eta Gobernua Sanferminetako Museoaren proiektua gelditzera behartu dezala Nafarroa 2010
(2010/Martxoa/11)
   
 

Patxi Telletxea Nafarroa Baiko kultura arloko bozeramaileak PSNri gaur eguerdian eskatu dio bere eskaerak egi bihur ditzala eta Nafarroa Planeko zenbait egitasmoa geldi ditzala, hala nola, Sanferminetako Museoa. Era horretara, horko dirua erabili ahal izango da premia gehien dituztenei laguntzeko: langabezian eta prestazio gabe gelditu diren pertsonak, hipotekak ordaindu ezinda dauden familiak…



Telletxeak gogoratu duenez, “Nafarroa Bai izan zen Sanferminetako Museoa gelditzeko eskatu zuen lehen indar politikoa, eta ekimen horrekin bat egin dute gerora beste batzuk, eta horrek poztu egiten gaitu. Hala ere, hitzetatik ekintzetara jauzi egiteko unea iritsi dela deritzogu, eta PSNk, Nafarroako Gobernuan UPNren laguntzaile eta babeslea den neurrian, bere hitzekin kontsekuentea izan behar da eta Sanferminetako Museoa lehenbabilehen geratzea exijitu behar du. Era berean, nafarrentzat beharrezkoak ez diren egitasmoak geratzea exijitu behar du, are gehiago, kontuan izaten badugu oso krisi ekonomiko latza bizi dugula eta 47.770 pertsona langabezian daudela”.


 


Nafarroako Baiko bozeramaleak kritikatu du "Nafarroako Gobernuak, PSNren isiltasunarekin eta laguntzarekin, urtetan zehar oparotasunean eta gehiegizko xahuketan aritu da, eta orain egoerak txarrera egin duenean, nafar guztiok ordaindu behar ditugu gehiegikeriak". Telletxeak gogorarazi du "Xabierko Auditorioa bezalako proiektuek diru publikoetatik milioitako kostua izan dute, eta gaur, edukiz hutsik daude, behar ez zen azpiegitura bat dela agerian utzi duena".


 

Azkenik, Patxi Telletxeak gogorarazi du krisi garaietan kulturan eta aisian inbertitu daitekeela, baina arduraz eta neurrian egin behar dela. "Gure apustua ez da UPNk bezala edukiontzi handiak egitea, azpiegitura lan handiak, baizik eta programazioan, kulturaren formakuntzan inbertitzea baizik, eta ildo horretan, astakeria iruditzen zaigu Sanferminetako museoa eraikitzeko nahiari eustea".