Nabaik bizitzako azken uneetan dagoen gizakiaren eskubide eta bermeen lege proposamena aurkeztu du
(2010/Ekaina/15)
   
 

NaBaik lege proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan Legearen bitartez, gizakia bizitzako azken uneetan dagoeneko prozesua arintzeko. Ioseba Eceolaza Nafarroa Baiko parlamentariak azaldu duenez, heriotza prozesuko duintasunaren eskubide eta bermeen lege proposamenaren bitartez, besteak beste, azkenetan den gaixoak heriotza duina izatea erdietsi nahi dutela. Eceolazak duenez, “heriotza duinaren inguruko eztabaida kalean dago, eta ezinbestekoa da auzi hori argitzea”.


 


Lege proposamenaren bitartez, osasun zerbitzu publiko zein pribatuetako langileen eskubide eta betebeharrak lantzen dira. Nabaik proposatzen du erabakiak hartzeko orduan, aintzat hartzea gaixoaren ikuspegia: historial klinikoan hark balizko tratamenduei buruz esandakoak jasotzea.


 


Lege proposamenaren bitartez NaBaik lortu nahi duena gaixoa bakean hiltzea ahalbidetzea da.  “Era naturalean hiltzeko aukera eskaini nahi da, bizia artifizialki luzatu gabe”.  Era berean, lege proposamenaren arabera,  erdietsi nahi dena da eskubideak zabaltzea gaixoaren bizi-kalitatea hobetuz.


 


Eceolazak esan duenez, proposamenak ez du eutanasiarekin zerikusirik. “Legeak jasotzen duenak ez du eutanasiarekin loturarik, ez dutelako ekintzek eutanasia helburu, minak arintzea baizik, beti ere gaixoaren autonomia errespetatuz” azpimarratu Eceolazak.