Nafarroa Baik Zapateroren "laburbideak" kritikatu ditu
(2010/Uztaila/15)
   
 

Uxue Barkos Nafarroa Baiko diputatuak Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan  "bidelaburren politika" gauzatzea egotzi dio Zapaterori.


Horren ildotik, politika horren eta aurreikuspen faltaren ondorioz Espainian ia bost milioi langabe daudela eta funtzionarioen soldatak eta pentsioak murriztu behar izan dituztela kritikatu du.


NaBaiko diputatuak aipatu egin ditu Zapateroren "bidelabur" horietako batzuk: 400 euroko diru-laguntza, murrizketak eta krisiaren atarian zerga batzuk kendu izana.